XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZALPENAK URTE-BARRI

Urte-barri eguna etorri yaku.

Mendijetan edurra dago ta bidiak zuri-zuri agiri dira.

Bide orreitatik juango eta gara? Baña nora joko dogu? Lurraren ganian ixara zurijak dagoz eta zugatzik be ezta ikusten.

Etxian egoteko obia, samurragua dozu gaurko egun au, kanpora juateko baño.

Urte-barri egun onetan eztogu bide-zuri orreik-ziar juan biar.

Urrunean ezta ikusten laño ta ixotza baño, eguzkija motel dagolako.

Barnera sartu gadixan eta azterpena egin dagigun.

Urteko gora-berak ikeragarrijak ixan dira ta burutik ibili garan-edo, gustijok ba.

Errijak aldakuntza andija euki dabe.

España orrek berriz txuntxur gorako bat egin dau.

Orren aldakuntzak geuri be zirkin eragin dauskube.

Euzko-errijak bere gogora jo dau, bestiak jausten dirala ikustian.

Urte osua igaro dogu larritasunetan, noz espetxera eruango gaitubezan-edo.

Ille bat ixilpian euki gendubezan.

Ogetak dira epailliekana izparringijau azaldu dabela.

Baña aldakuntza oneitan beti geure Aberrijari egon gayakoz.

Onen maitasunean iraun dogu, zirkiñik be egin gabe.

Eta geruago ta maitiago dogu geure abenda ta geure aberrija.

Onegan idoro doguz onoimenik ederrenak.

Arrotzak egin dauskubezan irañak eta ixekak onexetarako ixan dira: geure Euzkadi au tinko maitatzeko.

Baña errijaren aldez bakarrik egin ete dogu? Geure barrubak osotuten ez ete dogu jokatu? Geruago ta obiak ezkara? Apalaguak? Zintzuaguak? Urte onetan ekin biar dogu, urkoaganako maitasun geyago euki, txiruai lagunduteko olde zintzuagua.

Bakotxaren osotasunean, edertasunean dago aberrijaren edertasuna be.

Gauza asko egin al ixan eta egin barik ete doguz itxi? Geure indarrak eltzen diran goiraño juan ete gara? Edo aramean etzunik geratu ete gara? Urte bat igaro yaku.

Zelako zizta daruagun barruban, alegiñak eztaguzalako egin geure goguak eta aberrija edertuteko.

Eztabaidatan ez ete dogu astija edo enporea? Bakotzak entzun bedi barruko otsa.

Eta edurra mara-mara jausten dan bitartian, oldozkor nago leyuan.

Leyarrak edo-kristelak itxita dagoz.

Berokin ederra daukot eta otz-barik, naro nago.

Bixitzaren laburtasuna, gaua gustijen ezereza, gixonen zorakerijak eta abar gomutara yatarz.

Oroipenak eta itxaropenak.

Eta soñeko otza barik, bijotzeko dardara nabaituten dot.

Oldozkor nago.

Baña orra or ume aldra bat neure atian.

Euren abestija entzuten dot.

Urte-barri, urte-barri,
deukonak eztaukonari,
Nik eztaukot eta neuri,
Ezpabe txarri-belarri.

¡Orixe bai dala benetan ualku ederra! Deukonak eztaukonari, emon dagijola.

Baña ez txindija eta ogija bakarrik.

Goguak gose geyago daukoe geure artian.

Barruko emonak gura doguz.

Jakintsubak emon dagiskula bere jakintza, eta abertzaliak, bere aberrijaren ganako maitasuna.

Alkarreri lagunduko ete dautsogu arazo onetan?.

Urtiak baduaz, egunak be bai.

Gauza bakarra tinko dago.

Arrokerijak eta txaluak iges duaz.

Egiten dogun ona, barriz emen geratuten da.

Didar edo ots guren eta andi bat egiteko asmua daukot.

Bakotxari belarrirasan gura dautsot: Ixan zaitez geruago ta obia.

Azaleko gauzak itzi alde batera ta gogoko kiñubai zur egon.

Aberrijaren gaizkundia ta geure anditasuna benetan maite badoguz, bide bat-baño eztaukogu.

Bide ori erakusten dausku urte onek.

Ibilketa bat egin biar dogu, urte osoko zelayetan.

Batzuk jausiko gara, beste batzuk barriz neketuta geratuko dira.

Gitxi amairaño elduko.

Ibilketa onetan zintzoen ixaten jokatu daigun.

Urte-zarraren eta barrijaren estegubak dira.

Edurrezko estalkija buru ganian dakarre.

Eta gaurko-eran bijar be urtiak etorriko dira.

Geu gara aldatuten garanak, besterik ez.

Edurrak beti zuri, ta lañua beti bardin goyetan.

Gixonak ostera beti aldakor.

LAUAXETA.